19 de agosto de 2009

Vacances au les Pyrenees.

Ai lagunak, ze motzak, baina aldi berean ze onak, izan diren Agorrilako oporrak. Azkenaldi honetan hainbeste mugitu eta gero gure Pirineo maitagarri artean geratzea erabaki genuen. Hori bai planik gabe, ez genekien ezta nondik nora joan. Horrela hasi eta Pineta ondoan bukatu ginen. Mendi zoragarri batzuk egin ditugu, 3.000 metrokoak (Astazous gailuirrak), 2.000koak baita, zeharkaldi ahaztezinak Cotiella mendikatetik, erreka basatien bainuak hartu ditugu ere... Azkenean bakea eta lasaitasuna lortu dugu. Barregarria izan da, baina nahiz eta liburuak eraman ez dugu eduki ezta astirik irakurtzeko. Pirineotara bazoaz ez zara damutuko inoiz!























No hay comentarios:

Colaboradores