13 de octubre de 2010
Bustita blai!
Lau egun libre gozatzeko aukera eduki dugu aste honetan. Nahiz eta eguraldiaren iragarpenak guztiz txarrak izan, Asturias eta Cantabria aldera joatea animatu ginen. Hori bai, iragarpenak ez ziren okertu ezta pittin bat, egun umel eta euritsuak eta sortuz. Egun osoz euripean... bustita blai! Dena den bai lortu genuen ibilbide batzuk egitea, adibidez Tresviso herrikoarena. Orain dela gutxi arte Tresviso herriak ez zeukan errepiderik, horrexegaitik bakarrik zen posible aintzinako meategien bidetxo baten bidez igotzea. Errepidearekin batera modernitate eta duintasuna ailegatu ziren ere bai. Orain bidetxo horretatik mendizaleok bakarrik joaten gara, paraje horien edertasunetatik gozatzen.








Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario