18 de agosto de 2010

Garmo Negro... garmo blancorrr!

Jaiak eta mendiak. Horretan ibili gara azken bi astetan. Zorionez Gasteizko jaietatik ihesi egin genituen bestela batek daki nola bukatuko genezakeen... Pantikosan kokatuta dagoen mendi ezagun batera joan ginen: Garmo Negrora. Neguko mendia da niretzat, horrexegatik abuztu honetan Garmoren aurpegi berria ezagutuko dut. Izugarrizko harrizko maldak erakutzi dizkigu Garmo mendiak! Hori Bai! Bai neguan bai udan Garmoren maldak bezain gogorrak dira, Pantikosatik 1.500 metroko desnibela egin behar dira eta. Ailegatzean gailurretatik ikusten dena lirugarria da benetan: Pondielloseko ibonak, Infernuko mendizerra, Balaitous...











No hay comentarios:

Colaboradores