28 de junio de 2010

A ze parea, Ori eta Iparraldea!

Asteburu lasaiaz gozatu dugu... ba zen garaia! Furgoneta hartu eta nondik nora joan zehaski jakin gabe, Pirineo eta iparralde artean ibili ginen. Lehenengo gauza egin genuena Ori mendira igotzea zen, iparraldeko isurialdetik. Betidanik gustatu zait pilo bidetxo hau, urtearen klasiko batean bihurtuz. Hortik Donibane Garazirantz, Iparraldeko errepide ezezagunak erabiliz. Bageneraman zenbait urte Donibanera etorri gabe, baina herrixka honek beti merezi du. Donibanen gaua pasa eta Biarritzera, hondartzara joateko asmoarekin. Zoritzarrez eguraldiarekin ez genuen bat egin, eta itsasbazterretik ez ginen mugitu. Ailegatu ginen etxera oporretatik bueltatu bagina bezala!













No hay comentarios:

Colaboradores