29 de abril de 2010

Andarto.

Heldu berriak gara Euskalherrira eta gure betiko "eginbeharrekin" jarraitu behar ditugu. Pasaden asteburuan Goi Tentsioaren Linearen kontra manifestara joan ginen. Badakizuenez Arabako Lautada eta Gasteizko Mendietatik pasatuko dela goi tentsioaren linea eta badago Gereñutik pasatzeko arrisku handirik. Badakigu zein kaltegarria den osasunarentzat azpiegitura hau eta horrexegatik atera ginen berriro kalera!
Mendira joan gara baita, udaberriko giroarekin. Gasteluko Aitza eta Andarto mendietara igo ginen Araotz herritik. Araotz, Gipuzkoako herri txikia eta galdua da, baina hemendik atera zen Lope de Aguirre jauna, orain dela bost mende, Amazonas eta Orinoco ibaiak "aurkitzeko". Lagun min batek esan zuen moduan: "Hemen jaiotzean nola ez duzu sinestuko mundua jan dazakezula?








No hay comentarios:

Colaboradores