16 de marzo de 2009

Pico de la Miel...con nata.

Asteburu honetan, eskiatzeko gogoekin geundenez, baina Pirineotan elurjauzien arrisku handia zegoenez, leku berri batera joan ginen, ez "Valdepiedras" aldera ez, Lunada aldera abiatu gara. Burgos eta Cantabria artean, Merindades du izena, ba daude mendi txiki batzuk (ez dauzkate ezta 1.800 metro), baina nahiz eta arraroa iruditu elurra mantentzen da neguan zehar.
Espinosa de los Monteros, Lunada, Las Machorras, izen hauek ezagunak dira niretzat. Txikitatik, beti entzun diet gurasoei, Bilbotik joaten zirela Lunadara eskiatzera. Las Machorras herrira heldu eta handik hasten ziren eskiatzen. Baina ez orain bezala, telesillekin eta beste tramankuloekin lagundutak, ez, haiek egiten behar zituzten pistak haien eskiekin, makinak izango balira bezala. Dena den guk, berrogei urte pasa eta gero, esan genezakeen haien moduan eskiatzen dugula ere. Azkenean Pico de la Miel igo ginen, eta gune hau hobeto ezagutzeko asmoarekin bueltatu ginen etxera...


No hay comentarios:

Colaboradores