Larunbata... euria. "El día de la marmota" filme ospetsuaren barruan bizi izango bagina bezala, berriro altzatu gara euripean. Arazorik ez! Aurpegi ona eta mendira... Gainera Haro herrian daukagunez bazkaria ba Errioxa aldera mendixka bat egitera joango gara. Eta mendixka horren izena Cellorigo da, izen berezia mendi berezi batentzat. Harrixko gaztelua batek ematen du Cellorigo mendia, eta igoera saila izango dela ematen du ere, baina urbiltzean bidetxo batetik ailegatzen zara osos erraz. Laino eta xirimiri artean ailegatu gara tontorrera, ikuspegi gutxi, baina ikusten dena ederra...
Haron egon gara oso gustora, marianito eta sagar tarta artean... etorkizunerako planak antolatzen, nahaiak, itsaropenak...
No hay comentarios:
Publicar un comentario