30 de junio de 2008

Arabako lautadatik txirringaz!

Kaixo lagunak, asteburu honetan, Araban zehar txango txiki bat egin dugu txirrigaz, Hungariako bidaia hiru aste barru izango denez ea nola moldatzen garen denon artean ikusteko. Beldur samar naiz, hainbeste jendearekin ez naiz inoiz joan txirringarekin, (zortzi pertsona izango gara!) baina asteburu honetakoa ikusiz gero...Bueno Javi eta Krizstina ezin dira etorri, baina hemendik muxu haundi bat zuentzat eta Madrilen elkar ikusiko dugu!
Pasatu dugun asteburua izugarri izan da (Asteburu Goxoa esaten dela uste dut), eguraldi ona, paisai zoragarri txirringaz ibiltzeko... eta giroa kristona. Kilometroen arabera, egin ditugu egin behar genituen kilometroak, beraz poz pozik bukatu gara. Dena den uste dut Hungarian 55-65 Km artean egingo ditugula egunero, 50 km egin ordez.
Gasteiztik Zalduoraino, hori izan zen lehenengo egunaren ibilbidea. Zalduondon Hasier eta Liderekin geratu ginen, pote batzuk hartzeko, eta handik Zalduondo ondoan baltsa batean egin genuen lo, leku ahaztezin batean. Hurrengo egunean Gasteizera bueltatu ginen, baina beste errepidetik, Heredia, Daio, Gebara herriak pastuz gero, Uribarriko urtegia zeharkatuz berriro etxean.
Bagenekien gauza bat baieztatu dugu, txirringaz bidaiatzea biadaiatzeko modurik egokiena dela! Abiadura ezin hobea, kutsadurik ez, jenden artean harremanak...

Gasteiztik (New york ez da!) ateratzen



Retana ondoan
Ullibarriko urtegirantz


Urtegian
Ozaeta
Larrea
Zalduondorantz
Galarreta

Galarreta


Zalduondo


Elkarrizketak Zalduondon: - Igual, iguala!


Zalduondo
Aratz, Allaitz eta Allarte
Gipsy camp
Lasaitasuna


Agurain ondoan

















Tropela!


Gebara dorretxea


















Garaio zeharkatzen




Azua


















Nanclares de Ganboa

No hay comentarios:

Colaboradores